“20.000 ESPECIES DE ABEJAS” – Filma

Loading Ekitaldi

« Ekitaldi guztiak

  • This event has passed.

“20.000 ESPECIES DE ABEJAS” – Filma

2024 May 17 | 19:00 20:30

Sarrera libre edukiera bete arte

Maitzak 17, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna.

Urnietako Udalak bat egiten du LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin. Egun hori maiatzaren 17an oroitzen da mundu osoan 2005az geroztik, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak 1990eko maiatzaren 17an homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela ospatzeko.

Egun horren helburua LGTBIQ+ pertsonek (lesbianak, gayak, trans-ak, bisexualak eta intersexualak) mundu osoan jasaten duten diskriminazioa salatzea da, beren eskubideen benetako errealitatean aurrera egiteko helburuarekin. Era berean, pertsonen sexu-orientazio, identitate edo genero-adierazpenagatiko eraso fisiko, psikologiko, intelektual eta moralen aurkako salaketa, hausnarketa eta sentsibilizazioa bultzatu nahi dira.

Jarduera: 20.000 especies de abejas pelikula

SINOPSIA:
Cocok zortzi urte ditu, ez dator bat besteen itxaropenekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina izen horretan ez du bere burua ezagutzen. Amak, Anek, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko, bertan bizi baita bere ama, Lita, eta bere izeba Lourdes, erleen hazkuntzari hertsiki lotua. Uda honetan, bizitza aldatuko zaienez, hiru belaunalditako emakume horiek beren zalantza eta beldurrei aurre egin beharko diete.

FICHA ARTÍSTICA
Sofía Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabaraín, Miguel Garcés, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cózar

Ficha teknikoa
ZUZENDARITZA: Estibaliz Urresola
GIDOIA: Estibaliz Urresola
ARGAZKILARITZA ZUZENDARITZA: Gina Ferrer García
PRODUKZIOA: Garizan films, Inicia films
SOINUA: Koldo Corella
IRAUPENA : 128 minutos
HIZKUNTZA:  Gaztelera
 



https://www.garizafilms.com

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.