
- This event has passed.
“Amama” Aukeran DK- work in progress
2024 June 28 | 20:30 – 21:30
Sarrera librea edukiera bete arte

WORK IN PROGRESS Aukeran Dantza Konpainiak erronka berri bati eutsiko bere ikuskizun berrian; ibilbide luzeko profesionalekin elkartu da familia ikuskizuna taularatzeko. Emanaldi honetan prozesua agerian jarriko da, eta konpainiako lan-taldeak prozesuari honi buruz jardungo dute emanaldia ondoren. SINOPSIA: Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonai ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera , dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista. Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran DK haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin. Fitxa artistiko-teknikoa: Jatorrizko idea: Aukeran Dantza Kopainia & Bapo Bapo Produkzioak Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz Ipuinak: Juan Kruz Igarabide Eszena zuzendaritza: Elena Bezanilla. Gidoia: Ekaitz Gonzalez. Musika konposagilea: Joxan Goikoetxea Koreografiak: Aukeran Dantza Konpainia Argiztapen-diseinua / zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano Jantziak: Oscar Armendariz Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi Aktorea: Loli Astoreka. Dantzariak: Laida Egaña, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano. Ekoizpena: Eli Alberdi & Aitor Narbaiza Argazkiak: David Herranz Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak |