
- This event has passed.
“EGAPE BETI DANTZAN”

Bi urteko geldialdiaren ondoren, dantzari gazteek gogotsu aurkeztu zuten ekainean ikuskizunaren izenburua den aldarria: “Egape beti dantzan”. Samielak festen atarian berriro arituko dira 45 dantzari oholtza gainean. Edu Muruamendiarazen gidaritzapean sortutako 19 koreografiez osatutako ikuskizuna taularatuko dute herritar eta zaleen gozamenerako.
egapedantzataldea@gmail.com