“EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON”

Loading Ekitaldi

« Ekitaldi guztiak

  • This event has passed.

“EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON”

2022 November 13 | 19:00

5€ online/ bulegoan/ txarteldegian

Ez naiz inoiz Dublinen egon, besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?
 
Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin.
Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute.
Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.
 
Idazlea: MARKOS GOIKOLEA
Zuzendaria: MIREIA GABILONDO
Interpreteak: IÑIGO ARANBURU, IÑIGO AZPITARTE, MIREIA GABILONDO, AITZIBER GARMENDIA
Espazio eszenikoa: FERNANDO BERNUÉS
Jantzitegia: ANA TURRILLAS
Argiztapena: XABIER LOZANO
Teknika: ACRÓNICA PRODUCCIONES
Banaketa: PORTAL 71

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.