“Forever” Kulunka teatroa

Loading Ekitaldi

« Ekitaldi guztiak

  • This event has passed.

“Forever” Kulunka teatroa

2023 January 20 | 19:00

5€ online/ bulegoan/ txarteldegian

SINOPSIA

André eta Dorine eta Solitudes lanen ondoren, Kulunka Teatro konpainia maskaren hizkuntza isilaren aldera lerratu da berriro ere, samurtasuna eta gordintasuna batzen dituen ikuskizun batean.

Forever urruntze baten istorioa da: familia bat atzean utziz joango da, noizbait, izango zela amestu zuen hura. Umorez eta ironiaz islatzen ditu maitasunaren kontraesanak, eta, horien bidez, fokupean jartzen ditu hainbat gai, hala nola gurasotasuna, heziketa, desgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea eta indarkeria. Plataforma birakari baten gainean, oso hizkera zinematografikoz, Forever tiobibo bat da; bizitzaren noria. Baina baita espiral bat ere, biratu ahala protagonisten oinazean sakontzen duena. Noraino eraman dezake familia bat inkomunikazioak? Dena den, familia honen istorioa geurearena ere izan zitekeen, eta, beharbada, horixe bera da, hain zuzen ere, aztoratzen eta hunkitzen gaituena.

FITXA ARTISTIKOA:

Egileak: Iñaki Rikarte, José Dáult, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo

Zuzendaritza: Iñaki Rikarte

Antzezleak: Jose Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo

Argiztapenaren eta eszenografiaren diseinua: Javier Ruiz de Alegría

Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo

Maskarak: Garbiñe Insausti

Eszenografia eta jantzigintza diseinua: Ikerne Jiménez

Produkzioa: Kulunka Teatro

Banaketa: Proversus

Prentsa: María Díaz

FOREVER Kulunka konpainiaren eta Madrilgo Zentro Dramatiko Nazionalaren, Bilboko Arriaga Antzokiaren eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren arteko koprodukzioa da.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.