- This event has passed.
“HOPONOPONO”
Polinesiar irletako herri-kulturetan, pertsonek egiten zituzten akatsak gaixotasunen eragileak zirela uste zen, jainkoen animoak ernegatzen zituztelako. Hoponopono, esan nahi du, hawaiieraz, higiene mentala bezalako zerbait. Uharte hartako bertakoek familia-batzarrak egiten zituzten, non harremanak hitzen, eztabaidaren, aitorpenaren, ordainaren, damuaren, besteekiko ulermen zintzoaren, barkamenaren eta, azken batean, maitasunaren bidez bideratzen eta orekatzen baitziren. Eta horretatik dator, hain zuzen ere, antzezlan hau. Paloma eta Pilar Ayahuasca probatzearren erretiro espiritual batera doazen bi ahizpa dira. Gure protagonistek, tragikomedia gisa, mahai gainean jarriko dituzte beren beldur, blokeo eta zauri sakonenak.
GENEROA: Tragikomedia
IRAUPENA: 1h
FITXA ARTISTIKOA:
ANTZEZLEAK: Marta Candial, Juncal Arizcuren, Ainhoa Cilveti, Sven Prezemyslowski
FITXA TEKNIKOA:
Gidoia: Cristina Torres
Zuzendaria: Cristina Torres
Eszenografia: Amagoia Suárez y Cristina Torres
Argiztapen teknikoa: Amagoia Suárez
Soinua: Ainhoa Montes
Jantziak: Anabasa Kultur Elkartea