
- This event has passed.
KYXO + LAMIAK- KONTZERTUAK
KYXO
KYXO 2019ko amaieran Urnietan (Gipuzkoa) jaiotako taldea da. “Lifecore” deituriko soinuarekin, dream pop edo shoegaze estiloen inguruan egiten dute igeri. 2020ko irailean “Agoor” argitaratu zuten, euren lehen EPa. Sonido Indie webguneak 2020. urteko “lehen soinu gorakorra” izendatu zuen Kyxo eta Noiz Agendak, berriz, honela deskribatu zituen: “Igande-kronika, Mac DeMarco, Vera Fauna eta milurte ondoko belaunaldian munta handiko pop baporetsuaren eskolaren zaporea duena”. Euskal Herriko hainbat aretotan jotzeko aukera izan dute, kontzertu gogoangarrienetakoa Donostiako Dabadaba aretoan “Él Mató a un Policía Motorizado” taldearekin batera eskainitakoa delarik.
LAMIAK.
Elektronika musika
[Kutxa Kultur Musika 2021-2022 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2022″ zirkuitorako aukeratutako artista.]
2017an sortua, Donostiako rock talde honetan Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier De la
Fuente (bateria) daude.
Beraien lehen albuma, Itsuen Aroa, Gaztain estudioetan grabatu zen 2019an. Zortzi abestiko luzea irailaren 3an argitaratu zen
eta lehen aurkezpen-kontzertua Dokan egin zen. Ondoren, beste kontzertu batzuk eman zituzten Euskal Herri osoan zehar,
pandemiak dena geldiarazi zuen arte.
2020an bigarren diskoan hasi ziren lanean eta abenduan estudiora itzuli ziren. Bigarren lanaren aurrerapen gisako 4 single
argitaratu dituzte: 2021ean “Eskerrak”, “Krokodiloaren Malkoak” eta “Bigarren Mundu Bat” eta 2022ko Urtarrilan “Gure Izena”.
Disko osoa 2022ko martxoan emango da argitara.