“Lehoi erregea, musikala” – Salestar Magale ikastetxea

Loading Ekitaldi

« Ekitaldi guztiak

  • This event has passed.

“Lehoi erregea, musikala” – Salestar Magale ikastetxea

2024 April 26 | 17:30 19:00

SARRERAK IKASTETXEAN

2 emanaldi izango dira: 17:30etan eta 19:00etan

Salestarrak Magale Urnietako DBHko lehenengo mailako ikasleak “Lehoi erregea” musikala prestatzen ari dira. Emanaldian hizkuntza eta arte eszeniko eta plastikoak uztartuta ariko dira gazteak euren trebetasunak oholtzaratuz.

Azken asteetan ikasleak lanean buru-belarri aritu dira. Izan ere ugari dira horrelako emanaldi baten atzean dauden betebeharrak;  agertokiko dekorazio-elementuak sortu, opariak egin, koreografiak asmatu eta entsegatu, interpretazioa ikasi eta ahozkotasuna landu, besteak beste. Ikasleen artean gogoa eta ilusioa sortzen duen proiektua da musikalarena eta asko dira proiektu horren bitartez lantzen diren zuzeneko eta zeharkako gaitasunak.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.