Sarobe AEGk, Aukeran DKarekin lankidetzan, eta esparruko beste eragileekin batera sentsibilizazio-, prestakuntza- eta bitartekaritza-programak garatzen ditu, bere bere lan artistikoaren osagarri gisa. Hainbat adin-tarte, kolektibo, elkarte, ikastetxe eta dantzazaleei zuzendutako ekintzak sustatzen ditu.

Funky 2024-25
Hip hopetik gertu dauden hainbat dantza-estilo biltzen dituen gorputz-adierazpena. Eskola, beroketekin eta musika-estilo desberdinekin landutako pausuak ikasiz egituratzen da. Koreografiak adinaren arabera planifikatzen dira. Gorputz mailan koordinazioa, lateralitate eta erritmoa lantzen dira.
Ordutegia, baldintzak eta prezioak ikusteko sakatu hemen
Ikastaroetan izena emateko sakatu segidako estekan:
Helduen Funky
Gazte funky
Ekarri Sarobeko bulegora edo bidali helbide honetara sarobeharrera@urnieta.eus .
GAZTE FUNKY 2024-2025 egutegia ikusteko klikatu hemen

“Migratzaileak”(2022)
Konpainiak 25 urte agertoki gainean betetzen dituen honetan “Migratzaileak” ikuskizuna aurkeztu du Saroben Donostiako dferian estreinatu ondoren. 2021eko abenduan, konpainiak eta azken lan berri honen sorreran parte hartu duen profesional taldeak sormen-prozesua eta zirrikituak partekatu zituzten publikoarekin «Work in progres» formatuan “Migrantearen Nazioarteko Egunean”.
“Mugi-mundua”
Aukera DKren proposamen pedagogikoa, Kultura Eskola katalogorako.
Kultura Eskola Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa bat da, helburu hauek dituena: kultura- eta arte-jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasun eta interesen parte izan dadin erraztea, sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea.

“5 days to dance” (2019)
Dantza proiektu komunitarioa
De Loopers‐dance2gether (Wilfried van Poppel y Amaya Lubeigt.) dantza konpainiak gauzatutako proiektu komunitarioa da.
“Pertsonak elkarrekin dantzatzeko gai badira, elkarrekin bizitzeko gai ere badira” da egitasmo honen oinarrian dagoen abiapuntua. Dantzak gazteengan eragin positiboa duela eta ikasleen garapen pertsonala eta soziala aberasten duela dioen ideiatik abiatuta garatu da proiektu hau.
Egape Ikastolako eta Magale Ikastetxeko DBH 3. mailako ikasleek aste batean zehar ikasketa‐plana eten egin dute, artistekin batera oinarrizko koreografia bat prestatzeko eta jendaurrean erakusteko: “Etxean, bai goxo etxean”.











