“BO Jauna” – Marie de Jongh

Loading Events

« All Events

“BO Jauna” – Marie de Jongh

May 5 | 17:30 18:30

3€ online/ bulegoa/ txarteldegian

Ikuskizun gestuala, maskaraduna eta testu gabe

Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da…

  • EGILEA, ZUZENDARITZA: Jokin Oregi.
  • ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Irene Zarrabeitia.
  • MASKARAK: Javi Tirado.
  • ESZENOGRAFIA, JANTZIAK: Ikerne Gimenez.
  • IRAUPENA: 60′
  • IKUSLEA: 3-9 urte.
  • Familia ikuskizuna

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.