Zanbuila – LOLAK kolektiboa

2025-03-05

18:00

70 min

doan

SARRERAK
Sarobeko informazioa nahi dut
Cartel

ENTSEGU IREKIA

Itziar, 39 urteko erizaina, krisi existentzial batean murgilduta dago, eta azken momentuko gertakari batek sentipen hori areagotuko du. Lanaren ondorioz ezagutuko duen beste belaunaldi bateko emakume batek, eta haren alabak, gauzak birplanteatzera eramango dute. Horrela, premiazko hausnarketa batean murgilduko da, itsasora zanbuila eginez.

Kostaldeko hainbat emakumerekin egindako elkarrizketen ondorioz, euren historiak kontatzea beharrezkoa dela sentitu dugu. Helburua ikusi eta entzuten ez diren emakumeen aurpegiak eta ahotsak plazaratzea da.

Hori da ZANBUILA: gaur egungo zein beste belaunaldi batzuetako emakumeen bizitzetara salto egitea, ahizpatasuna erdigunean jarriz.

Talde artistiko eta teknikoa
Aktore eta sortzaile: Amaia Ruiz de Galarreta, Irene Hernando eta Esti Curiel
Musika eta espazio sonoroa: Maria Zubimendi de la Hoz

Kanpo begiradak:
Dramaturgia: Kepa Errasti
Eszenaratzea: Dejabu Konpainia

Argi diseinua: David Alkorta
Ekoizpena:LOLAK kolektiboa

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.