Euskal Herri Musika eta Soinu-Tresnak

2025-12-03

19:00

sarrera librea edukiera bete arte

Sarobeko informazioa nahi dut
Cartel

Manttale kultur elkarteak Euskararen eguna aldarrikatzeko antolatutako Euskal kantu emanaldia.

Juan Mari Beltrán laukoteak euskal herri-musikan murgiltzera gonbidatuko gaitu, kantu, doinu, dantza eta soinu-tresnen hotsen bitartez. Kontzertuan zehar Euskal Herriko zenbait eskualdetako ospakizun publiko nahiz familiarretan erabiliak izan diren soinu-tresnak eta musikak entzun ahal izango dira, bai eta soinu-tresna horiekin sortutako doinu berriak ere.

Emanaldi honetan, euskal herri musikaren kantu, doinu, dantza eta gure soinu-tresnen hotsen bitartez euskal herri musikaren zenbait alderdi erakustea dugu helburu. Kontzertuan zehar “Euskal Herri Musika”ren barneko alderdi batzuetara hurbilduko gara eta Euskal Herriko zenbait eskualdetako ospakizun publiko nahiz familiarretan erabiliak izan diren soinu-tresnak eta musikak entzun ahal izango dira, bai eta soinu-tresna horiekin sortutako doinu berriak.

Juan Mari Beltrán: xirolarrua, txalaparta, alboka, dultzaina, txistu-danbolina, xirula ttunttuna, txanbela
Errege Belda: akordeoia, txalaparta, ahotsa
Ander Barrenetxea: panderoa, txalaparta, ahotsa, danborra, kanabera, arxaluak
Aitor Gabilondo: ahotsa, gitarra

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.