Urnietarrak eszenara
Sarobek prestakuntza eszeniko amateurrerako ekimenak sortzearen eta bultzatzearen aldeko apustua egin du. Urnietako udal antzerkia tailerra 2010ean sortu zen, Saroben bertan sortu ziren herri-antzerkiaren ekimenen («Marizulo», «Urnieta ’59», «1936») bultzada eta inplikazio sozialetik. Era berean, Urnietako antzerki-ibilbide zabalaren lekukoa ere hartzen du (Egi-billa, Buruntza azpian…)
Urnietako udal antzerki tailerrak gazteei eta helduei zuzendutako heziketa amateurra lantzen du. Ikasturte bakoitzean, antzerki-ikuskizun bat sortzen da, sormen-prozesutik eszenaratzeko prozesura. Antzerki-muntaia eta ikastaro bakoitza berria eta bakarra da.
2024-2025 Ikasturtea
Ikasturte honetan antzerki tailerra bertan behera geratuko da.
“Gloria”
Gloria y Ricky, Silvia y Coponius son dos matrimonios, amigos y propietarios de una editorial. La ruptura de una de estas parejas implica la necesidad de encontrar un nuevo socio. Un camarero con una doble vida y un caballero rico y sin escrúpulos son los demás personajes de esta obra, capaz de arrancar carcajadas y mover, al mismo tiempo, a una honda reflexión.