Matrikulazioa: irailaren 3tik 14ra
Sarobeko ikastaroen eskaintza 2026–2027
Sarobek mugimendua, eta ongizatea ardatz dituzten 2026–2027 ikasturteko ikastaroen eskaintza aurkezten du. Aurtengo programazioak honako ikastaro hauek biltzen ditu:
Gazte Funky. Gazteei zuzendutako dantza-ikastaroa, erritmoa, koordinazioa eta gorputzaren mugimendua lantzeko.
Dancehall (BERRIA). Helduentzako dantza-ikastaroa, musika, eta koreografien bidez gorputza lantzeko.
Yoga. Gorputza eta ongizatea lantzeko jarduera. Arnasketa, mugikortasuna, indarra eta erlaxazioa lantzeko saioak.
Antzerkia (BERRIA). Gazteei zuzendutako ikastaroa, interpretazioa, sormena, espresioa eta talde-lana lantzeko.
Ikastaro guztiak maila guztietarako dira: hasiberria bazara, lehen pausoak emateko aukera izango duzu; esperientzia baduzu, berriz, aurrera egiteko eta zure gaitasunak garatzeko aukera izango duzu.
Kontsultatu baldintzak eta eman izena Sarobeko 2026–2027 ikastaroetan.
Sarobeko ikastaroen parte izatera gonbidatzen zaitugu.
Ez geratu kanpoan eta batu Sarobeko ikastaroetara!
Ekarri Sarobeko edo Bertaneko bulegora edo bidali helbide honetara: sarobeharrera@urnieta.eus






