Konpainiek beren proposamen eszenikoak asmatzeko, esperimentatzeko eta gauzatzeko, espazio, azpiegitura eta baliabide profesionalak bateratzen ditu.
Entsegu eta proba eszenikoak.
Argiztapen-diseinua muntatzea.
Makineriaren konfigurazio eszenikoa (argiztapena, soinua eta tramoia).
Eszenografiak eraikitzea eta muntatzea.
Jantzigintza eta jantzien proba.
Soinu-banda eta ahotsak offean grabatzea.






Konpainia, ekoizle eta artistentzat egokitutako gunea
Sarobe Fabrikak egoitza artistikoak modu egonkor eta sistematizatuan egiteko aukera ematen du.
Guneak batu egiten ditu obren ekoizpenean esku hartzen duten profesionalak-zuzendari, talde artistiko eta teknikoa- eta testuinguru lagungarriak sortzen ditu.
Laneko baldintza profesionalek eta sormenaren zerbitzura jarritako moldagarritasunak eta kalitateak probak eta saiakuntzak egiteko laborategi tekniko bihurtzen dute Sarobe.
Azpiegitura eta baliabide eszenikoak
Sarobeko azpiegitura eta baliabide eszenikoei buruzko informazioa: ikus-entzunezkoak, argiztapena, makineria eta plano teknikoa.


Urnietako Udalak bultzatutako eszena-industriaren zerbitzura dagoen kultura-aktibo horren onuradun dira Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko antzerki- eta dantza-konpainiak.
Sarobera etorri nahi duzue?
Gunean interesa baduzue, erreserba egin dezakezue eskaera-orria betez.
- Aukeratu egoitza artistikoaren datak.
- Hautaketa prozesua eskaeren hurrenkeraren arabera egingo da.
- Eskaera orria behar bezala beteta entregatu behar da.
- Konpainiak ikuskizunaren emanaldi ireki bat eskainiko du Sarobe AEG-rekin hitzartutako datan.
- Saroberen eta Urnietako udalaren lankidetzak azaldu beharko du ikuskizunari buruzko iragarkietan logotipoa ezarriz.
- Eskura dituzue baliabideak erabiltzeko tarifak eta funtzionamendu-arauak.