Agenda

Askotariko agenda eskaintzen dugu Sarobeko kultura-erakusleihoaz gozatzen duten publikoen aniztasunerako.

Fabrikako aurrestreinaldiak

Urnietako eta eskualdeko herritarrek besaulkian eseri eta konpainiak bere lana partekatzen duen lehen ikusleak izango dira. Batzuetan ikuskizuna estreinatzeko prest eta, beste batzuetan, eraikitzeko prozesuan (work in progress).

Urnietako elkarte-sareak sustatutako programazioa

Publiko aktiboa sustatzen dugu, udalerriko elkarte-sarea aprobetxatuz.

Agenda herriko Udal eta kultur elkarte eta taldeek sortzen eta erakusten duten ikuskizunekin hornitzen da: Udal Antzerki Tailerra, Lourdes Iriondo Musika Eskola, Egape Dantza Taldea, Egape Ikastola, Magale Ikastetxea, Anabas Musika Taldea, Poxta zahar, Txanbolin Txistu Banda, Zanpatuz Mendi Elkartea, eta Urnietako musika taldeak.

Karteldegi eszenikoa

Esperientzia berriak bizitzeko gogoa duen publikoari zuzendutako karteldegi anitza diseinatzen dugu.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.