Saroberi buruz

SAROBE Arte Eszenikoen Gunea

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea 1994an eraiki zen Urnietako Elizondo zineman. Urnietako antzerki taldeen inguruan indar handiz garatu zen kultur mugimenduaren topalekua zen: Egi billa eta Buruntza. Ondoren, Urnietako Pedagogia Eszenikoen Elkarteak (APEU) sinergia horien guztien lekukoa hartu zuen iraganari keinu eginez eta etorkizunari begiratuz. Denak zuen zentzua: ideiak, edukiak, guneak, giza taldea eta Urnietako udalaren ezinbesteko laguntza. Proiektuaren funtsa ernetzen hasi zen eta esperientzia paregabea bihurtu zen Euskadin.

Helburua arte eszenikoen gune ahalik eta balioaniztunena sortzea zen. Bertan ikuskizun baten eraikuntzaren inguruko jarduera guztiak garatu ahal izateko: obraren altxaera, ikuskizunen sustapen eta banaketarako laguntza, kudeaketa -formulak asmatu eta ideia berrien garapena, baita antzerkian, dantzan eta zinean trebatzeko esperientzia pedagogikoak ere. Mende laurden luze honetan Sarobek kultura herritar guztien eskura jarri du, kultura sortzeko espazioak eta baliabideak eskainiz, bai herritarrei, bai profesionalei.

SAROBE Arte Eszenikoen Gunea arte eszenikoak sustatzeko eta garatzeko ekipamendu kulturala da.

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea sortu zenetik bokazio bikoitzarekin diseinatutako eta kudeatutako espazio publiko bat da: batetik arte eszenikoen ekoizpen-, prestakuntza- eta sustapen-zentroa izatea, eta bestetik udalerriko adierazpen artistiko eta kulturalaren topaleku, gozamen eta hedapenerako lekua izatea.

sarobe
logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.