LA OTRA Kontzertua

2026-05-22

20:00

60 min

doan

SARRERAK
Sarobeko informazioa nahi dut
Cartel

Urnietako Jabekuntza Eskolako ikasturte amaierako kontzertua.

La Otra, Isabel Casanova (Madril, 1992), kantautorea da, eta bere proiektuan “lo personal es político” ideia oinarri hartuta, intimitatea eta konpromiso soziala uztartzen ditu. Bere ibilbidea 2011n hasi zuen Amanecer Luchando maketarekin, eta ondoren etorri ziren Pa’fuera y pa’dentro (2015), Creciendo (2018, banda formatuan) eta Incendio (2021), soinu akustikotik estilo anitzago eta ekoizpen landuago batera eginez.

La Otra proiektu artistikoak sakontasun poetikoa, ironia fina eta tonu intimista uztartzen ditu bere letretan. Bere kantuetan identitatea, afektuak eta osasun mentala bezalako gaiak lantzen ditu, hausnarketa pertsonala eta kolektiboa elkartuz.

600 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Espainian eta Latinoamerikan, eta 2017az geroztik Arte Muhé kolektibo artistiko-politikoaren parte da, artea eta aktibismoa uztartuz.
2025eko martxoan 282.400 entzule hileko ditu Spotifyn, eta bere ibilbidean zehar arrakasta handiko hainbat abesti kaleratu ditu: Solo para ti (15.000.000 entzunaldi YouTuben eta Spotifyn), Contigo (26.000.000 entzunaldi) eta Aprenderé (7.000.000 entzunaldi), besteak beste.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.