⛰️ Mendiko zinemarik onena Sarobera itzuliko da.
Mendi Film Festival jaialdiko pelikula onenen zirkuituaren 9. edizioa Urnietara iritsiko da, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren iazko edizioan nabarmendu ziren hiru filmekin: Cantos y Flores, Izarren zaunka eta Trango; Hiru pelikula, mendiaz gozatzeko eta abentura, emozioa eta giza istorioak paisaia ikusgarriekin batera bizitzeko.

2025, EEBB, 27 min. I Zuzendaria: Julen Elorza
B.O. en, es / SUBT eu, es
Kirol eta Abentura Film Onena BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2025
Anaia hil eta zazpi urtera, harekin burutu asmo zuen amets bati eutsiko dio Karina Carsoliok: Boliviako Huayna Potosi, Illimani eta Sajama mendi ikonikoak igo eta jaistea ahalik eta lasterren, FKTak (ezagutzen den denborarik azkarrena) ezartzen saiatuz. Hillary Gerardi mendi korrikalari zaildua izango du bidaide.
Kirol erronkaz batera, Karinak mina kanporatuko du, zauriak ixteko abagunea aurkituko du, eta espiritualki bere buruarekin eta Naturarekin bat egingo du.

2025, Espainia-Euskal Herria, 18 min. I Zuzendaria: Nagore Eceiza Mujika
B.O. eu / SUBT es
Eitb Euskarazko Film Onena BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia
2025
Bi lagun Larraitzen daude, Mikel Saez de Urabainek Txindoki
mendian sortu berri duen bide bat eskalatzeko asmoz.
Mikelek berak, bide berria izendatzeko inspirazioa aurkitu
nahi du tokiko bake eta lasaitasunean. Iker Urangak, berriz,
bere min kronikoetatik eta antsietatetik askatzea lortu nahi
du.

2024, EBB, 45 min. I Zuzendaria: Leo Horn
B.O. en / SUBT eu, es
Eitb Euskarazko Film Onena BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia
2025
Morrison mendi eskiatzaileek, Nick McNutt eta Chantel
Astorgarekin batera, Trango Glaziar Handiaren lehen eski
jaitsiera burutu zuten. Arriskuak han eta hemen, oinazea, eta
muturreko erronka fisikoa, giza esperientziaren mugak
desafiatzeraino. 6.000 metrora, etengabeko esposizioak eta
determinazioak talka egiten dutenean, espedizio-taldearen
konfiantza eta laguntza irmoa dira elkarrekin aurrera egiteko
giltza.


