“52 Hetz” – Ados teatroa

Cartel

Giza Eskubideak Eszenara 2025

Izenburuak azken 35 urteetan Ozeano Bareko hainbat tokitan grabatutako soinu bitxi baten frekuentziari egiten dio erreferentzia, balea urdin baten kantuaren antzekoa. Baina balea urdinak 10 eta 39 hertzio arteko frekuentzian komunikatzen dira, eta “balea bakarti” honen ahotsa, 52 hertzioan bibratzen duena, espeziearen entzumen-mugatik kanpo geratzen da.
Dirudienez, “52 hertzioko balea” jaiotzez gorra izan daiteke, eta horregatik ez zuen inoiz ikasi bere kantuak frekuentzia egokian emititzen. Ez da beste balearik bere deiari erantzuteko gai. 52 hertz “balea bakarti” horren metafora bihurtzen da gizarte-isolamenduaren sinbolo gisa, eta bakardade desiragabea pairatzen ari diren edo jasan duten pertsonen inguruko ikuspegi poliedrikoa eskaintzen du, elkar gurutzatzen diren bizipenak ehunduz, non batzuk besteengan eragiten duten.

Fitxa artistikoa:
• Egileak: Garbi Losada, José Antonio Vitoria
• Euskarazko bertsioa: Bego Losada
• Interpreteak: Joseba Apaolaza, Ainhoa Aierbe Dorleta Urretabizkaia, Martxelo Rubio, Amaia Irazabal
• Zuzendaritza: Garbi Losada
• Zuzendari laguntzailea: Dorleta Urretabizkaia
• Zuzendaritzako antolaketako laguntzailea: Sara Cozar
• Argiztapen diseinatzailea: Xabier Lozano
• Jatorrizko musika: Javier Asín
• Jantzien diseinua: Tytti Thusberg
• Ekoizpen laguntzailea: Ione Zabala
• Ekoizpeneko antolaketako laguntzailea: Cruz Larrañeta
• Komunikazioa eta diseinu grafikoa: Ione Zabala
• Ekoizpen zuzendaria: José Antonio Vitoria
• Ados Teatroa eta Bidebitarte-ren ekoizpena

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.