Ikusleak: Egape Ikastola eta Magale ikastetxea LH 1-2-3
Sei urteko Maxek zeregin garrantzitsua dauka: Erietxean dagoen bere anaiarentzat zapaburuak aurkitzea, beharrezkoak baititu sendatzeko. Zeregin honetan Jessek lagunduko dio eta abentura zoragarri bati ekingo diote. Bidean, zelai, baserri, animaliak (azeri eta orein batekin topo egingo dute) eta basoak ezagutuko dituzte. Arraro ibiltzen den beldar baten lagunak egiten dira, behiak jezten erakusten dien mutil eta txerriekin jolasten duen neska bat ere ezagutuko dituzte! Baina, Max eta Jessek aurkituko al dituzte zapaburu famatuak?


