Urnietako ikastetxeetako DBH 3. ikasleei zuzendutako eskola-emanaldia
Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz.Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz.
Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira.
LANTALDEA
Lan honen bidez, OTS dantza-lanaren prozesuan abian jarritako sortzaileen arteko harremanari jarraipena ematen diogu, lantaldeari erronka berri bat aurkeztuz:
kalerako dantza-lan bat sortzea.Ikerne Jiménez-en begirada estetikoarekin eta Jone San Martín koreografoaren ikuspegi koreografikoarekin, eta Manu Gaigneren proposamen musikal eta sonoro ezin interesgarriagoarekin, Haatik konpainiako dantzariek kaleko piezak eskaintzen duen ikusleen gertutasuna baliatu nahi dute, harremanak sortzeko eta elkarrekintza sustatzeko.
Zuzendaritza eta ekoizpena: AIERT BEOBIDE eta IURRE ARANBURU
Koreografia: JONE SAN MARTÍN eta HAATIK
Espazio sonoroa: MANU GAIGNE
Dantzariak: JON ARSUAGA, LIBE SUKIA, AMAIUR LULUAGA, NAGORE ZABALA, IÑIGO ETXEBERRIA, LEIRE ROMERO, ITZEL VELA
Eskenografia: IKERNE GIMÉNEZ
Jantzitegia: RAMÓN GARCÍA
Irudia eta Komunikazioa: IURRE ARANBURU
Zerbitzu teknikoak: ERAGIN STAC


