Mendi Tour Urnieta

2025-09-24

19:00

93 min

sarrera librea edukiera bete arte.

Sarobeko informazioa nahi dut
Cartel

Mendi Film zinemaldiko pelikula onenen zirkuitu ibiltariaren 8. edizioa izango dugu ikusgai Saroben. Saiora bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute beste behin, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren iazko edizioan nabarmendu ziren 3 pelikulekin.

Abentura, adrenalina, umore ona eta hausnarketarako gaiak ere badira pelikula horietan: eskalada Amerikar Estatu Batuetako Red Rock Canyonen, trail runninga Euskal Herriko gailurretan, eta high-line lerro ikusgarri bat Nerbioiko urjauzian erakutsiko dituzte.

‘RED ROCK REVOLUTION’ film laburrak zabalduko du programazioa. Red Rock Canyon eskalada jomuga bezala deskubritu zuen bikotea aurkezten du Jim Aikman zuzendariak: Uriostetarrak, Jorge eta Joanne.

‘PELIGRO NO ASOMARSE’ iazko Mendi Filmeko pelikula gustukoenetako bat izan zen. Oreka Tolosa slack-line taldeak Nerbioiko urjauzi gainean ia kilometro beteko high-linea nola muntatu zuen erakusten du Dani Cascales zuzendari andaluziarrak, maisuki eta estilo oso freskoan. Mendi Film Bekari esker landutako pelikula da.

‘ZAZPI’ Mikel Lizarralderen mendi eta bizi erronka kontatzen duen pelikula da. Esklerosi anizkoitza du eibartarrak, eta mendi erronka bat otu zitzaion bere bizi-gogoa islatzen zuena: Euskal lurralde bakoitzeko gailurrik garaiena igo, mendian lasterka eginez. Euskarazko Film onenaren saria irabazi zuen iaz Mendi Filmen.

 

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.