“Terror y miseria en el primer franquismo” – Zurriburri Urnietako antzerki taldea
SINOPSIA: Egungo garaiak kontuan hartuta, ez da kasualitatea ZURRIBURRI antzerki taldeak José Sanchís Sinisterra antzerkigile valentziarraren “Terror y miseria en el primer franquismo” obra antzeztea aukeratu izana.
Lan hori bederatzi pieza txikik osatzen dute (horietatik lau antzeztuko ditugu: “Primavera 39”, “El topo”, “Intimidad” eta “El sudario de tiza”), eta Espainiako Gerra Zibilaren ondorioetatik bizirik atera zirenen eguneroko bizitza islatzen dute: bizitza-galera, erbestea, gosea, kartzela, maisu-maistren garbiketa, ustelkeria, etab.
Egilearen eta obraren helburua memoria historikoa aldarrikatzea da, eta batzuek sinetsarazi nahi diguten ikuspegi edulkoratu eta interesatuari uko egitea: “Francorekin hobeto bizi zen”.
Izan ere, ZURRIBURRI antzerki taldeak bere egiten du egilearen aldarrikapena eta batzuen ahanztura interesatu hori ere salatu nahi du, biktimekiko erreparazioa erabatekoa izan arte irekita jarraituko duten zauriak itxi nahi baitituzte
Datu gisa, kalkulatzen da 6.000 hobi komun inguru daudela Espainiako lurraldean, eta horietatik 2.300 baino gehiago daude oraindik gorpuak lurpetik ateratzeko zain.
“Beren iragana ahazten duten herriak hori errepikatzera kondenatuta daude”
George Santayana
ANTZEZLEAK: E,sther Modia, Mikel Rodenas, Pili Brandariz, Julio Nogales, Xabi Odriozola, Koro Berasategi, Mikel Agirregomezkorta
ZUZENDARITZA: Mikel Agirregomezkorta
ARGIZTAPENA :Pablo Lusarreta
KANPO BEGIRADA: Ana Moreno


