Amaia Agirre mendi zinemaldia “Abriendo Camino Vol II, Groenlandia”

2025-11-20

19.30

75 min

sarrera librea edukiera bete arte

Sarobeko informazioa nahi dut
Cartel

Amaia Agirre eta Iker bilbao Fitz Roy (3.405m) mendian zendu ziren elur jausi baten ondorioz, 2023ko urtarrilaren 19an.

“Abriendo Camino Vol II, Groenlandia”
 
Dokumentalak 2023ko abuztuan FEDME-ko emakumezkoen alpinismo taldeak Groenlandiara egindako espedizioa azaltzen du. ‘Mythics circus’-en muntatu zuten kanpamentu basea eta bertan eman zuten hilabete oso bat inguruko paretatan 8 eskalada bide berri irekiz. Taldeak hainbat erronkari egiten dio aurre: autosufizientzian planteatutako bidaietan azaltzen diren zailtasunei, big wall estiloan eskalatzeari, ziuegabetasunari, hartz polarren arriskuari, goseari… Dokumentalak protagonisten bizipenak eta testigantzak erakusten ditu, haien ahots propioa lehen lerroan jarriz.
‘Abriendo camino’ proiektuaren parte den espedizio honen helburua emakume alpinistaren irudia azaleratzea da eta gizartean emakumezko erreferenteak sorraraztea da, Iberdrolaren laguntza ekonomikoarekin eta FEDME-ko ‘Emakumea eta mendia’ sailari esker.

Alpinistak: Maialen Rojo, Amaia Segurola, Ángela Altaba, Ruth Fornós, Uxue Loizu, Júlia Casanova eta taldeko zuzendaria, Miriam Marco.
Zuzendaria:Juan Miguel Ponce.

Parte-hartzailea: Amaia Segurola eta Ruth Fornos
Antzolatzailea: Zanpatuz mendi elkartea
Babeslea: Urnietako udala

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.