Amaia Agirre mendi zinemaldia – Gasherbrum II – Coincidencias Patagónicas

2026-11-26 eta 27

19:30

sarrera librea edukiera bete arte

Sarobeko informazioa nahi dut
Cartel

AMAIA AGIRRE MENDI ZINEMALDIA
Amaia Agirre eta Iker bilbao Fitz Roy (3.405m) mendian zendu ziren elur jausi baten ondorioz, 2023ko urtarrilaren 19an.

Azaroak 26 – 19:30
“Gasherbrum II” Txetxu Lete
Proiekzioa eta solasaldia
Ia hogeita hamar urte atzera eginez, Txetxu Lete Bernardo alpinistak Gasherbrum II (8.035 m) mendia igo zuen 1997ko uztailaren 22an, Pakistan eta Txinaren arteko mugan, Karakorum mendikatean. Wifirik ez zegoen garaiko lagun talde baten udako plana, abentura, mendia eta adiskidetasuna ardatz zituena.
Iraupena: 60 minutu inguru

Azaroak 27 – 19:30
“Coincidencias Patagónicas” Tasio Martin
Proiekzioa eta solasaldia.
Patagoniara egindako lehen bidaien ondoren, denboraldi honek zer ekarriko dion jakin gabe itzuliko da Tasio. Plan handirik gabe hasten denak ahaztezinak izango diren bi esperientzia bizitzera eramango du: Torres del Paineko zeharkaldia Rafarekin batera eta Fitz Royko Ekialdeko Pilarra askatzea Seanekin. Ustekabeko topaketa eta ziurgabetasunez betetako eskaladen artean, oraina iraganeko oroitzapen eta bizipenekin nahasten da, bide hori nola eraiki den ulertzen laguntzeko. Planak espero bezala gutxitan ateratzen diren leku honetan, kasualitate batzuek aukera paregabeak sor ditzakete.
Iraupena: 90 minutu inguru.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.