Amaia Agirre mendi zinemaldia “Compañeras de cordada”
Amaia Agirre eta Iker bilbao Fitz Roy (3.405m) mendian zendu ziren elur jausi baten ondorioz, 2023ko urtarrilaren 19an.
“Compañeras de cordada”
Laia Duaigües eta Nieves Gil Espainiako Mendi Federazioaren Emakumezkoen Alpinismo Taldeko (EFA) kide izan dira 2018tik 2021era. Garai hartan ezagutu zuten elkar, eta harrezkeroztik lagun handi bihurtu dira eta elkarrekin gailurrik altuenak zapaldu dituzte.
Haien kide Lucía Guichotekin batera, mendi ikusgarriak igo dituzte: Eigerreko ipar horma, Grandes Joraseseko ipar horma, Cima Grande di Lavaredoko ipar horma; baita Indiako Himalayako eta Nepalako bazter urrunetan bide berriak zabaldu ere. Gainera, munduan zehar eskalada asko egin dituzte: Yosemiteren horma erraldoiak, Pakistango mendi basatiak, Patagoniako urruneko mendixkak eta Peruko Cordillera Blanca ospetsua dira nabarmenenak. Haien ibilbidean izen handi asko daude: Torres del Trango, Fitz Roy, Cerro Chaltén, Alpamayo, Half Dome edo El Capitan, besteak beste.
Azaroaren 19an, euren ibilbide osoaren berri emango digute —hasierako pausoetatik Perun egindako azken espediziora arte—, eta gainera, Amaia Agirrerekin batera Nepaleko Rolwaling haranean bizi izan zuten espedizioari buruzko ikus-entzunezko bat ere erakutsiko dute. Espedizio horrek Espainiako alpinismo taldearen etapa bati amaiera polita eman zion.
Aurkezpen hau Amaia Agirre lagunaren omenez da, abentura askotako bidelagun, eta oraindik ere, modu batean edo bestean, haien alboan jarraitzen duena.
Parte-hartzaileak: Nieves Gil eta Laia Duaigües
Antzolatzailea: Zanpatuz mendi elkartea
Babeslea: Urnietako udala


