Amaia Agirreren omenezko mendi zine emanaldiak

Cartel

BHAGIRATHI III mendebal ertza.
“Amaia Agirre eta Iker bilbao Fitz Roy (3.405m) mendian zendu ziren elur jausi baten ondorioz, 2023ko urtarrilaren 19an”.

Bhagirathi III mendia Indiako Himalaian, Garhwal inguruko eremuan kokatua dagoen 6.454 metroko tontorra da. Inguruko mendi ikusgarrienetako bat da, Shivling, Meru edo Thalay Sagar mendien ondoan, garaiera zaileko eskaladarako paradisu. 1984an, Kataluniako talde batek “Ezinezko Izarra” igo zuen Bhagirathi III.ean, bere garairako eskaladarik apartenetakoa eta gaur egun eliteko alpinista askorentzat oso irrikagarria.

Iaz, 2023an, Mikel Saez de Urabain gipuzkoarrak, Chemari Andrés madrildarrak, Alex Kamerlander tinerfeñoak eta Rubén Pérez errioxarrak osatutako eskalatzaile eskarmentudunen talde bat gailurrera iritsi zen, hego-mendebaldeko ezproia zeharkatuz, “Stairway to heaven” ibilbide alemaniarraren lehen zatia eta eskoziar pilarearen goialdea.

Espedizioaren azken balantzea 1400 metroko eskalada zaila izan da, arroka, izotza eta mistoa zazpi egunez jarraian paretan konbinatuz.

Jardunaldi hauetan mendizaletasunaren arloan ezagunak diren kirolarien presentzia izango dugu eta zuzenean kontatuko dizkigute mendian bizi izan dituzten esperientziak.

Parte-hartzailea: Mikel Saez
Antzolatzailea: Zanpatuz mendi elkartea
Babeslea: Urnietako udala

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.