
Dantza - Euskaraz - familia ikuskizuna
SINOPSIA:
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Fitxa artistiko-teknikoa:
Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
Gidoia: EKAITZ GONZALEZ
Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
Maskarak: VALENTINA RAPOSO
Irudiak: ALPHAX
Aktorea: LOLI ASTOREKA
Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS
ANE ETXEBERRIA
LAIDA EGAÑA
UNAI IRAOLA
MAIER MURUAMENDIARAZ
NAHIKARI SANCHEZ
UXUE SANCHEZ
DANEL SERRANO
Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
Banaketa: Bapo Bapo produkzioak