Gabonak - Gospel - Kontzertua
Ramon Escaléren zuzendaritzapean sortu zen 2018an Goizargi Gospel Choir, Euskadiko hamabi ahots onenek osatutako gospel abesbatza. Oraingoan, 9 laguneko abesbatza batek eta piano batek osatzen dute kontzertua. Euskal lurralde osoaren ordezkari izanik, GGC, bere energia, indarra eta kalitateagatik, gaur egun, euskal musikaren panoraman indar handiz azaleratzen ari den estilo honen erreferentzietako bat da. “Life Celebration” ikuskizuna aurkeztu eta grabatu berri duten Bilboko Euskalduna Antzokian, Plentziako Jazzaldian, Campos Eliseos Antzokian, edo Bilboko Udal Bandarekin batera, José Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean eta Ramon Escaléren moldaketekin, Symphonic Gospel aurkeztuz, egindako emanaldien “sold out” ak Goizargik bere sorreratik hasitako bide bikain honen froga dira.
Orain hasiko dute «Life Celebration» hau aurkezteko bira. 2023 eta 2024 urteetan zehar Euskadin antzeztuko dute, baina baita Gaztela eta Leongo Antzoki Sarean, Bartzelonan l ‘Auditorin eta One Heart International Gospel Festivalen, eta Madrilgo Nuevo Teatro Alcalá-n ere, besteak beste. Gospel europarraren eta amerikarraren izen handiekin kolaboratu dute: Donald Lawrence (USA), Bazil Meade (UK), Didier Likeng (Bel), Hans Christian Jochimsen (Den), Isaac Cates (USA), Colin Vassell (UK), Musikaz, mugimenduz eta eszenaratze zainduz betetako ikuskizunaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu.
Iraupena: 75 minutu inguru.
Fitxa artistikoa.
• Goizargi Gospel Choir. 9 ahotseko korua.
• Teklatua eta zuzendaritza: Ramon Escalé