Haur Topaketa – Entsegu irekia

2025-03-30

17:30

60 min.

doan

SARRERAK
Sarobeko informazioa nahi dut
Cartel

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa & Lourdes Iriondo Musika Eskola.

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak CANTANIA-50 MILIOI SEGUNDU ipuina estreinatuko du euskeraz 2025ean (Juan Kruz Igerabidek euskeratuta).
Joan Vives Catalunyako egileak idatzi zuen ipuin honen musika Bartzelonako auditoriorako eta haurrek eskolan pasatzen duten denborari buruz (50 milio segundo) eta bertan bizitako hainbat gertaerei buruz hitz egiten du.
Proiektu hau Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen KORUKIRI kanpainaren baitan garatzen da eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak koordinatu eta antolatutako ekimen honen helburua, haur koroak dinamizatzea da.
Bea Garcia, musika-hizkuntzako irakaslea ari da Lourdes Iriondo Musika eskolako ikasleak prestatzen ekimen honetan parte hartzeko.

150 haur arituko dira abesten oholtza gainean 8 instrumentista, bi bakarlari eta zuzendari profesionallez lagunduta.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.