SINOPSIA
Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta IKIMILIKILIKLIK izeneko
sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile honek diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia,
ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea… baita txalapartaren erabilera berri bat.
Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu zuten eta nazioarteko onespena jaso zuten.
Bost hamarkadaren buruan, Loraldiak garai hartako esperimentazio joera bereganatuko du eta ikuskari berri bat
aurkeztuko du. XXI. mendeko Ikimilikiliklik.
Abangoardiak 50 negu ditu, udaberriari begira igaro dituena.
‘Dena dago egiteke’ eta ‘dena egina dago’ garaien arteko zilbor-hesteari heldu eta tenk.
Hasperen bat.
Oinordetza gai serioa da, alabatasuna ere bai.
FITXA ARTISTIKOA
Arte eszenikoak:musika, poesia,teatroa,ikus-entzunezkoak
Gaia: Laboa eta Artzeren mundu artistikoa gaurko begiradatik
Zuzendaritza artistikoa: Edurne Azkarate
Zuzendaritza artistiko laguntzailea: Mikele Urroz Zabalza
Sortzaileak eszenan: Iñaki Salvador /Oreka Tx /Libe Kortazar /Intza Alkain /Itziar Garaluce
Argi teknikaria: Vanesa Santos
Soinu teknikaria: Mikel F. Krutzaga
Ekoizpenea: Loraldia
Hizkuntza: Euskara


