Gonbidapenak, Sarobeko bulegoan.
Aurkezpena eta ondorengo solasaldia Inge Mendioroz, zuzendariarekin eta Idoia Garzes, gidoigilearekin.
SINOPSIA:
Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala. Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo. Transmisioarentzat haurrak ezinbesteko zirela ulertu zuen, eta haientzat idatzi zituen liburuak eta antzerkiak.
Zuzendaria: Inge Mendioroz Ibañez
Gidoia: Idoia Garzes Aldazabal
Koekoizlea: Maluta* films. Ritxi Lizartza
Banaketa: Bitanta
Argazkia: Haritz Arrizabalaga
Muntaketa: Inge Mendioroz Ibañez
Musika: Maite Arroitajauregi, Mursego
Soinua: Koldo Corella
Filmearen jatorrizko hizkuntza: Euskara


