Urnieta Titirijai 2025
Bukaresteko Haurrentzako Nazioarteko Jaialdiko (FITC) epaimahaiaren saria
Kotorreko Haurrentzako Nazioarteko Jaialdiko (Montenegro) sormen lan onenaren saria
Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera
Hizkuntza: Hitzik gabe
“Ma Tache” (Nire Orbana) hitzik gabeko bidaia bisuala da, 4 urtetik gorako ikusleentzat: itzalek distira egten dute jolasaren eta irudimenaren boterearen bitartez.
Klik batean argia pizten duzu, eta argiak agintzen du. Ez al da zerbait berezia?
Argitik sortzen da itzala. Gure heroiak bere jolas-eremua sortzen du.
Gaur, bere urtebetetze egunean, gauza bitxiak gertatzen hasi dira Ritaren etxean. Unibertso hotz eta minimalista batetan gaude, dena zorrozki kontrolatuta dagoen eremu batean.; baina bat-batean, zirkuitu-labur batek Ritaren eguneroko ohiturak apurtzen ditu. Ritak kontrola galtzen du eta bere irudimena hegan hasten da. Beste pertsonaia bat batzen da festara, gonbiterik gabe.
Nor da? Zer egitera etorri da?
Barregarria, jostagarria, poetiko eta magikoa — klown-ukituarekin eta bitxia, batzuetan zorrotza ere — ‘Ma Tache’ itzalen antzerkiaren eta hitzik gabeko keinu-antzerkiaren tarteko ikuskizuna da.
Fitxa artistikoa:
Idatzia: Clara López Casado
Egileak: Natalia Weinger edo Monica Varela edo Luis Javier Córdoba eta Clara López
Zuzendaria: Olivier Mahiant
Dramaturgia laguntzailea: Jean Lambert
Eszenografia: Sandrine Clark
Argiztapen diseinua: Mark Elst eta Sébastien André


