+6 urte
Sinopsia:
Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen.
Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, MOKO deitzen zioten denek.Mokok ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuenhorretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikustenzituen hitzak, eta behinola sugandila edo txoriekin egin zuen bezala, ehizatu eta bertsobihurtzen zituen.
Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu bat ikusten,baizik eta arima ederreko poeta bat.
Ume hori heldu bilakatu zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.
Fitxa artistikoa
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Alex Diaz
Zuzendari laguntzailea: Gontzal Royuela
Musika: Fran Lasuen
Aktoreak Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo/Gontzal Royuela y Maren Basterretxea
Argi diseinua: Ion Chavez
Irudiak: Alphax
Eszenografia: Jose Ibarrola
Jantziak: Ikerne Giménez
Txotxongiloak: Vicente Andreu
Kanpo Begirada: Juanjo Herrero


