“OTS” Haatik Dantza Konpainia

2025-02-16

19:00

60 min

7€

SARRERAK
Sarobeko informazioa nahi dut
Cartel

“OTS, Garraxi mutuak, ixiltasun dantzatuak”
SINOPSIA:
Lan hau “HERRI GOGOA”, euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

Jone San Martin, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile Donostiarrak sortutako koreografiak, euskal dantza izan du inspirazio iturri. Hauek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan “idazteko” modu berriak sortu, eta euskal dantzen mekanismoak, interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta personalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.

Disketxe batek inspiratutako lana izanik, musikaren erabilpenak garrantzi berezia hartu du. “HERRI GOGOA” disketxearen katalogoa erabiliz, mundu horren “argazki” bat sortu eta konposizio, soinuzko dokumental eta testigantza musikalen erreportaje bat eraiki dugu, inprobisazio eta experimentazioari esker bizirik bidaiatzen duena emanaldiz emanaldi.

FITXA ARTISTIKOA:
Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide eta Iurre Aranburu
Koreografia: Jone San Martín eta Haatik
Espazio Sonoroa: Manu Gaigne
Dantzariak: (6) Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
Eskenografia: Ikerne Giménez
Jantzitegia: Ramón García
Argiztapen Diseinua: Arantza Heredia
Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu
Argiztapen Teknikaria: Anartz Beobide
Zerbitzu Teknikoak: Eragin Stac

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.