«Transfariana, un monstruo grande» Zineforum

Antzinako gertaerak - Gaztelaniaz - Zinema
“Transfariana, un monstruo grande”
Joris Lachaise (Kolonbia, Frantzia, 2023)
Gehitu Kolektiboak ematen duen “Sebastiane Latino Sariaren” 2023ko irabazlea. Sari honek, LGTBI+ pertsonen balioak eta errealitatea islatzen dituen urteko LGTBI+ zinema latinoaren estreinaldirik onena aitortzen du. Epaimahaia, Gehituko bazkidez eta gonbidatutako epaimahaikide bereziz ostzen da eta Donostiako Zinemaldian banatzen da urtero.
Laura Zamora, sexu-langile ohia da, transgeneroa eta 52 urteko kartzela-zigorra du. Bogotako Pikotan, Jaison ezagutuko du, 14 urte preso daramatzan gerrillako komandante eta bozeramailea. Ezkongai-aldi labur baten ondoren, bikoteak ezkontzea erabakitzen du. Harreman heretiko horrek FARCeko burkideak haserretzen ditu eta komandanteei taldetik kanpo uzteko eskatzen diete. Hala ere, buruzagiek, Habanako bake-akordioen negoziazioan murgilduta daude eta ezkontza bedeinkatzea eta LGBTI+ eskubideen aldeko borrokan aliatu izatea erabakitzen dute.
Proiekzioaren ondoren, LGTBI+ kolektiboko Ricardo Cantor aktibista Kolonbiarrak kolektiboaren egungo egoera partekatuko du publikoarekin.
Zuzendaria: JORIS LACHAISE
Jatorrizko hizkuntza: Gaztelania
Argazkiak: Joris Lachaise
Edizioa: Jérémy Gravayat, Joris Lachaise
Soinua: Julia Rostagni
Musika: Bertrand Wolff
Ekoizpena: Raphaèle Dumas, Guillermo Quintero, Line Peyron
Partehatzaileak: Laura Katalina Zamora, Jaison Murillo Pachón, Daniela “Lulú” Maldonado Salamanca, Máximo Castellanos Peña, Yurani Muñoz Ríos