Koldo Tapia comparte con nosotras y nosotros la huella que le ha dejado el preestreno de Kulunka Teatroa.
Arrakasta handiz aurkeztu da, Sarobe antzokian, Forever antzezlanaren aurrestrenoa, ‘Kulunka Teatro’ taldearen eskutik. Aurrez zenbait lanetan jorratutako estilo fin eta berezia jarraitu dute lan honetan ere; hitzik esan gabe eta aktoreen aurpegiak maskaraz estalita egiten diote aurre gure eguneroko familia bizitzan erraz identifikatuko ditugun gatazka, beldur eta porrotak azaleratzeari.
Antzezlana dinamiko, edertasun, magia eta emozioz jantzia da. Aparta da obra guztian zehar hitz bat gabe, maskaren jestuen bitartez lortzen duten komunikazioa ikuslearekin. Ñabarduraz beterik dator aurkezten zaiguna, teknika konplexu eta mikro egiturazko hainbat sinbolo, keinu eta xehetasunez landuta, maitasun historia baten porrota. Aipamen apartekoa merezi du hiru aktoreen esfortzuak, obra osoan zehar pertsonaia bakoitzaren egora eta momentu desberdinetan eszenaratzeko egiten duten lanaren zehaztasuna, eta maskaren jokoa oinarri duten sentsibilitate adierazleak. Garai bateko binilozko disko biratzaileen modura mugitzen den eszenografiak izugarrizko jantzia ematen dio obrari. Argiztapenaren egokitasuna obraren beste indar guneetako bat da, atmosfera bereziak sortzeko. Eta nola utzi azpimarratu gabe muntaia osoaren ezaugarriak aintzat harturik, eskenatoki ez hain egokietara eramateko izan ditzakeen zailtasunak.
Maitasuna oinarri duen familia batean sortuko den semea, elkar ulertezin eta gainditu ezinezko arazo izatera helduko da. Gurasoen semearenganako gehiegizko babes eta errukia, semearentzat oztopo itolarri bihurtuko da, eta honek, aurre egingo dio egoerari elkarren arteko egoera jasangaitz izateraino. Gurasoek semea nolatan iritsi den halako jarrera izatera jakin nahiko dute eta bilaketa horretan, bien arteko harremanak ezkutuan dituen kontraesanekin topo egingo du. Aita, amets etsigarrietan murgildua, emakumeen mugimenduan ikusiko du gertatzen ari zaienaren errua, amak ezin izango du gainditu senarraren jarrera oldarkorra eta semearen indarkeria. Tirabirak, bikotearen banaketan amaituko da.
Amak hala ere, jarraituko du familia batzeko ahaleginean, baino alferrekoak suertatuko dira: aitak beste andre lagun batekin bide berria hasiko du, gabonetako giro onberaz baliaturik, amak antolatutako afaria ere, semeak, dena hankaz gora jarriko du.
Obra kaos batean amaitzera ziola ematen zuenean, semeak leihotik behera besterenduko du eredu zaharreko familia eredu eta harreman zapaltzailea. Bakardade etsigarrian murgildurik diren orduan, leihotik eguzki argi izpi bat sartuko da itxaropenaren sinbolo. Ama semeen etsipenak, bien eskuak elkartzera daramatza, gizakiaren elkar maitatzera kondenatu dagoela adieraziz.
Eguneroko bizitzan ematen ari diren aldaketa, belaunaldi arteko gora behera, batzuen eta besteen baloreak, portaerak, tradizioz jaso ditugun eta mundu aldakorraren abiadurak dakartzan ondorio eta abar luzeaz gogoeta bat da obra honek eskaintzen diguna.
Koldo Tapia