2025-2026 ikasturteko denboraldia abian da

Datozen egunetan zure etxera iritsiko da denboraldi berriaren informazio guztia biltzen duen eskuorria —baliteke dagoeneko zure esku izatea ere—. Edonola ere, hemen duzu laburpen bat eskaintza osoa ezagutzeko eta izen-ematea planifikatzeko. Ziur zure intereseko proposamenik badagoela!

Irailean, Urnietako Udalak Sarobeko ikastaroen eskaintza berria aurkezten du, eta aurten hainbat nobedade izango ditugu. Bi proposamen berri gehitu dira dantza eta mugimendu atalean: Hip Hop eta Jazz Dance. Ohiko jarduerak ere mantenduko dira, hala nola Yoga, helduentzako Funky eta Gazte Funky. Ikastaro guztiak maila guztietara egokitzeko pentsatuta daude; beraz, ez du axola hasiberria zaren edo esperientzia baduzun: hemen zuretzako lekua dago.

Matrikula irailaren 4tik 15era irekita egongo da.
Plazak mugatuak dira, eta izen-emate kopurua plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Onartuen zerrenda irailaren 22an argitaratuko da, eta klaseak irailaren 30ean hasiko dira. Oporrak atzean utzita, guztia prest dago udazkenari energiaz ekiteko.

Izen-ematea edo informazio gehiago nahi?
Sarobeko bulegotik pasa zaitezke, 943 00 80 42 telefonora deitu edo sarobeharrera@urnieta.eus helbidera idatzi. Halaber, Udaleko Bertan bulegoan ere egin daiteke.
Informazio osoa sare sozialetan eta webguneetan eskuragarri dago:
www.sarobeurnieta.euswww.urnieta.eus

Denboraldi berri honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Laster arte!

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.