Gazteak eta dantza, gertutik

Gazteak eta dantza, gertutik

Udaberriko oporraldien atarian, Urnietako 3. DBHko ikasleek aukera paregabea izan dute: dantza garaikidea hurbiletik eta barrutik bizitzea. Hori izan da Haatik Dantza Konpainia-k eskainitako IOI kale-ikuskizunaren abiapuntua.

Konpainia egunotan egonaldian ari da Saroben, eta eskola-emanaldi hau laborategi moduan baliatu du. Eguraldia lagun, San Juan plazan egin zen saioa, eta ikasleak ezustean harrapatu zituen. Hasieran arretari eustea kostatu zitzaien arren, pixkanaka ikuskizunera gerturatzen eta murgiltzen joan ziren. Eta une horretan gertatu zen gakoa: ikasleak ez ziren ikusle hutsak izan. Ikuskizunaren parte bihurtu ziren, gorputz-adierazpenek transmititzen dituzten zirrarak, ideiak eta istorioak gertutik biziz. Esperientzia horrek artea hurbilago sentiarazten du, eta kultura egunerokoan txertatzeko bide natural bihurtzen da.

Eskola-orduetan antolatzeak, gainera, aukera berdintasuna bermatzen du: bestela arte eszenikoetara hurbilduko ez liratekeen gazteengana ere iristen da. Dantza garaikidearen kasuan, are nabarmenagoa da hori: esperientzia zuzena, hurbila eta parte-hartzailea bihurtzen da, ikusle pasibo izatetik harago.

Azken finean, halako eskola-emanaldiak ikuskizun hutsa baino gehiago dira: gazteentzat ikaskuntza, sormena eta pentsamendu kritikoa pizten dituzten esperientzia biziak dira, artea benetan bizitzeko aukera ematen dutenak.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.