Errutinara itzultzeko garaia da eta Sarobek martxan jartzen du ikastaroen denboraldi berria.
Sanmieletako jaien ondoren martxan jarriko dira 2025-2026 denboraldiko ikastaroak, eta aurten ere parte-hartzea bikaina izango da: ia 70 lagun! Zehazki, 49 lagun arituko dira 4 yoga taldetan banatuta, eta beste 20 gaztetxo, berriz, Funkyko 2 taldeetan.
Helduen artean, yoga da oraindik ere eskaintza arrakastatsuena; askok baretasun eta oreka bila jotzen dute, eguneroko erritmo bizia alde batera utziz, 🧘♀️Ommm…
Gazteen artean, berriz, Funky estiloak grina eta energia pizten jarraitzen du: mugimendua, kemena eta giro alaia bermatuta daude.
Denboraldi berriari ongi etorria eman diezaiogun!


