Neguko klasikoez gozatzeko garaia da!

Negua hurbiltzen ari da eta, harekin batera, Gabonetako oporrak. Garai honetan, Sarobeko agertokia berriro ere urte-amaierako klasiko bihurtu diren ikuskizun eta ekitaldiz beteko da.
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, bi emanaldi berezi izango ditugu: “Ai, gure juaneteak” eta “Euskal Herriko Musika eta Soinu-Trenak”. Lehenengoa musikaz eta testuz osatutako ikuskizuna da, Laboaren hainbat kantu gaur egungo ikuspuntutik berrirakurtzen dituena. Bigarrena, Manttale Kultur Elkarteak antolatua, euskal musika herrikoiaren munduan murgiltzera gonbidatzen gaitu, kantuen, doinuen, dantzen eta soinu tradizionalen bidez.
Aurten, gainera, Tanttaka Teatroaren euskarazko lan baten aurre-estreinaldia izango dugu; desobedientzia zibilaren jatorrietara eramango gaituen pieza da, bere funtzionamendua eta gaur egun duen beharra eta garrantzia azaltzen dituena.
Eta, nola ez, Gabonetako oporrak iristear, Lourdes Iriondo Musika Eskolako ikasleek Gabonetako kontzertu sorta eskainiko dute, gazteen talentua protagonista izango delarik. Garai hontako beste klasiko bat, herriko kirolarien aitortza da, haien ahalegina eta dedikazioa balioan jartzeko Gala.
Eta opor betean iristen dira urteko bi hitzordu kuttunenak: Gospel kontzertua, aurten Aretha Franklinen errepertorioarekin, eta magia-ikusgarria, familiek gehien estimatzen duten hitzorduenetako bat.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.