Ikastaroen sasoi berriari hasiera emango diogu!

Errutinara itzultzeko garaia da eta Sarobek martxan jartzen du ikastaroen denboraldi berria.

Sanmieletako jaien ondoren martxan jarriko dira 2025-2026 denboraldiko ikastaroak, eta aurten ere parte-hartzea bikaina izango da: ia 70 lagun! Zehazki, 49 lagun arituko dira 4 yoga taldetan banatuta, eta beste 20 gaztetxo, berriz, Funkyko 2 taldeetan.

Helduen artean, yoga da oraindik ere eskaintza arrakastatsuena; askok baretasun eta oreka bila jotzen dute, eguneroko erritmo bizia alde batera utziz, 🧘‍♀️Ommm…

Gazteen artean, berriz, Funky estiloak grina eta energia pizten jarraitzen du: mugimendua, kemena eta giro alaia bermatuta daude.

Denboraldi berriari ongi etorria eman diezaiogun!

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.