TITIRIJAI Urnietan!

TITIRIJAI, Tolosako Nazionarteko Txotxongilo jaialdiak, Urnietan egingo du parada bere 43.edizioan !

Titirijai jaialdi ospetsuak txotxongiloen alorrean sormen eta berrikuntza sustatzea ditu helburu , eta, aldi berean, artistek euren lanak publikoari – haur zein helduei- aurkezteko espazio bat eskaintzea.

Titirijai jaialdia etengabe hazten eta bere ikusmuga zabaltzen ari da, baita programazioa gure geografiako hainbat herri eta tokietara hedatzen. Ekimen honi esker, estatu zein nazioarteko konpainia garrantzitsuenetakoek gure lurraldean emanaldi gehiago egiteko aukera izaten dute, eta urnietarrok ohiko programazioan ikusten ez ditugun ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu.

Aurtengo edizioaren programazioan lan anitzak eskainiko dira, eta Urnietan “Ma Tache” (Nire orbana) ikuskizunaz gozatzeko pribilegioa izango dugu Ô Quel Dommage Belgikar konpainiaren ikuskizunarekin. Ô Quel Dommage konpainia 2010ean jaio zen Bruselako kabaretetako eszenatokietan. Konpainia honek kilimak eragiten ditu… bere unibertsoa, antzerki zentzugabea, barregarria eta poetikoaren inguruan sortzen da. Keinuak, irudiak, soinuak eta musika elkarlanean aritzen dira, publikoari bere eguneroko ohituretatik ateratzeko eta irudimenezko munduarekin txundituta geratzeko. Testurik gabeko ikuskizun honekin, adin eta jatorri ezberdinetako ikusleak elkarrekin gozatzeko aukera izango dute.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.