Orekaren bila

“Yoga gu geu garen horretatik abiatu eta gure benetako izaerara eramaten gaituen ibilbidea da.” Yoga praktikaren helburua ez da soilik posturak, asanak, egitea; Norberak bere burua ezagutzeko eta garapen pertsonala lantzerko bidaia da. Praktikan sakontzen dugun heinean, gure benetako izaearekin konektatzen ikasten dugu eta geure potentzial guztia  deskubritzen dugu.

Hatha yoga, espiritualtasuna esnatzeaz gain, osasunerako zientzia ere bada. Antzinetik erabili izan da gaixotasunei aurre hartzeko, arintzeko eta ezabatzeko.

Hatha Yogako asanak praktikatzean, gorputza osasuntsu mantentzen da: odol-zirkulazioa suspertzen du, artikulazioak askatzen, muskuluak tonifikatzen eta barne-organoak masajeatzen ditu. Horrez gain, burua lasaitzen eta kontrolatzen laguntzen du.

Orokorrean, asanek muskuluak, hezurrak eta artikulazioak aktibatzen dituzte; barne-organoak eta guruinak modu naturalean konprimitzen eta masajeratzen dituzte, haien funtzionamendu egokia sustatzen dute. Nerbioen eta nerbio-plexuen jarduera ere indartzen dute, eta horrek, eragin fisikoaz gain, barne-sentikortasunean aldaketak eragiten ditu. Gorputz osoaren eta organoen odol-zirkulazioa hobetzen dute, biziberrituz. Arnasketa mota jakin bat, kontzientzia egoera berezi bat eta mentalki bereizgarri den egoera bat eragiten dute.

“Laburbilduz, asanek osasuna eta gorputzaren, adimenaren eta espirituaren arteko oreka handiagoa eragiten dute.”

Lorena Carvajal

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.