Aukeran Dantza Konpainia: ADK3.7 – DUALTASUNA

Estreinaldia gero eta gertuago

Aukeran Dantza Konpainia azken prestaketetan murgilduta dago kalerako sortutako ikuskizun berriarekin: plazara zuzenean! Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean, Sorkuntza-prozesua irekia eta bizia da, eta dantzariek topaketa, jolasa, erresistentzia eta eraldaketa dituzte ardatz.

ADK3.7 – DUALTASUNA kalerako ikuskizun berria da: bizitzaren dualtasunaz, denboraz, partekatzen dugunaz eta batzen gaituen taupadaz hitz egiten duen bidaia koreografikoa. Esanahiz beteriko ikuskizuna da, ikuslea hunkitu eta une presentearen parte sentiarazten duena.

Maila goreneko lankidetzak

Sorkuntza-prozesu honetan, Aukeran DK-k Paolo Mohovich koreografo italiarra du bidelagun, nazioarteko dantza garaikideko erreferentea. Proiektua osatzeko, Inés Osinagaren jatorrizko musikak nortasun berezia eta indar emozional handia ematen dio lanari, mugimenduarekin etengabeko elkarrizketan. Bestalde, jantzien diseinua Oscar Armendarizen eskutik dator; konpainiaren ohiko kolaboratzaileak bere zigilu pertsonala jarri dio piezaren nortasun bisuala indartzeko.

Egoitza artistikoa Saroben eta estreinaldia Umore Azokan

Sarobetik proiektuaren aurrerapenak gertutik jarraitu eta sare sozialen bidez zabalduko ditugu. Izan ere, Aukeran DK konpainia egoiliarra da, eta hemen entseatzeko, esperimentatzeko eta bere proposamena garatzeko beharrezko espazioa eta baliabideak ditu.

Urnietako publikoak ekoizpen berriaren aurrerapena ikusi ahal izan zuen “ADK 2.5” lanarekin, Santo Tomas egunean egindako work in progress saioan, eta harrera bikaina izan zuen.

Adi egon! «ADK3.7 – DUALTASUNA» Leioako Umore Azokan estreinatuko da, 2026ko maiatzaren 14tik 17ra. Kale Artisten Azoka honek herriko txoko bakoitza agertoki bihurtzen du, dantza, antzerki eta zirku proposamen berritzaileekin, eta zalantzarik gabe interesa piztuko du bai programatzaileen bai publikoaren artean.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.