Umore-tailerra, ikuspegi feministarekin.

Umore-tailerra, ikuspegi feministarekin.
Bea Egizabal eta Paki Caballero.
Otsailak 22 eta martxoak 1ean.
Zerk egiten digu grazia emakumeoi? Zer esaten dute gutaz, umore-objektu gisa? Zer umore mota egiten dugu emakumeok? Eta zer zerikusi du horrek guztiak generoarekin? Hitz egiteko, barre egiteko eta elkarrekin aurrera egiteko elkartuko gara. Animatuko zara?
Baiiiiiiiii, hamar emakume animatu gara barrez lehertzeko bi saio hauetara.
Emakume hori barrez ari da beti……………………………………….Ez da arduratsua izango.
Emamume horrek ez du inoiz barre egiten……………………… Amargatuta egongo da.
Emakume horrek guztiarekin egiten du barre………………..…Tuntun samarra izango da.
Emakume horrek ez du ezergatik ere barre egiten…………. Haundiustea izango da.
Emakume horrek graziosa dela uste du,……………………………. Baina emakumeak ez dira umoregile onak.
Gustoko dut emakume horren umorea……………………………Ez du emakume bat ematen.
Arduragabeak, amargatuak, tuntunak, handiusteak, umoregile kaskarrak, emakumeak ez dirudizuenak…Ongi etorriak.