CLOWN IKASTAROA. Marina Barbera.

Marina Barbera clown argentinarra Euskal Herrian dela aprobetxatuta martxoaren 16 eta 17 berarekin clown ikastaro bat antolatzea pentsatu dugu. Marina clownaren artean eta pedagogian aritzen da. Aktore ikasketak Buenos Aireseko Agustingo Alezzo eskolan hasi zituen, eta azken 23 urteetan Argentinan ikastaroak eta ikuskizunak eskaintzen ditu, tartean behin beste herrialde batzuera bidaiatuz. 

Ikastaroaren izenburua “Presentzia eta Jolasa (Clown hizkuntzan oinarrituriko adierazpen eta komunikazioa tresnak)” da eta 8 orduko iraupena izango du eta  martxoaren 16an eta matxoaren 17an 10:00etatik 14:00tara burutuko da Saroben. Ikastaroa parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da eta gaztelaniaz burutuko da. Ikastaroan parte hartu nahi baduzu beheko estekan izena eman dezakezu. Izen ematea martxoaren 10ean itxiko da.

Informazioa gehiago:https://www.urnieta.eus/eu/sarobe/udal-ikastaroak

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.