Azkenean, Urnietako festen ondoren, errutinari eutsiko diogu. Hala, ikastaroak martxan jartzeko garaia iritsi zaigu: guztira, 128 lagun izango ditugu gurean Sarobeko ikastaroez gozatzen. Besteak beste, kidez beteta ditugu yogako lau taldeak. Horrela, funkyzaleak ere gogotsu hasi dira: harrera arrakastatsua izan du, iaz, lehenengo aldiz sortutako helduen taldeak, dantzari berriekin, gainera. Txikien kasuan, zer esanik ez, irrikitan baitaude Sarobera gerturatzeko!
Oparoa izan dadila ikasturtea, ongi-etorri guztioi!