359 ekoizpen, ia hiru hamarkadako bidean .

Arte eszenikoen zerbitzura, hiru hamarkada ospatzen ditu Sarobek 2024an. Ibilbide luze horretan, muntaia-sorta amaigabe baten lekuko izan da: zenbat konpainia, aktore, teknikari, laguntzaile, argiztatzaile, eszenografo… Zenbat sormen eta emozio proiektu artistiko bakoitzean.

Urteurren esanguratsu bat izateaz gain, proiektu berri batean murgiltzen diren konpainientzako erreserba berrien hasiera ere markatzen du 2024 urteak. Aipagarriak dira, besteak beste, Txalo produkzioak, Vaiven Producciones, Dimegaz dantza, Easo Abesbatza, Aukeran dantza konpainia eta Tanttaka teatroa.

Konpainia eta ekoizle horiei beren sormen-prozesuan laguntzeko datak erreserbatuta ditugun arren, oraindik prest gaude datozen urteetan antzokien egitura eszenikoa osatuko duten beste proiektu batzuekin bat egiteko.

logo-ej

Maximo Iurramendi, 2
20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel. 943 00 80 42
sarobe@urnieta.eus

Ordutegia
9:00-13:00
16:00-18:00

Udako ordutegia: 9:00-14:00

Gure estreinaldiei eta jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu klikatu hemen.